text
stringlengths
0
2.68k
beraz proposatzen duguna da plan integral bat lagundu pymeak lagundu kooperatibak eta alde horretatik esaten dugu
sare bat
beraz proposatzen duguna da plan integral bat lagundu pymeak lagundu kooperatibak eta ildo horretatik esaten dugu lehentasuna eduki behar dutela bai zerbitzu sozialeko enpresek bai pymeak eta bai kooperatibek erakunde publikoek egiten dituzten lizitazioetan beraiek eduki behar dute lehentasuna
baina beti ere () jendearen beharrizanetatik abiatuta adibide bat ipiniko dut larrabetzun esaten baterako badago eskola jantoki bat non gurasoek kudeatu egiten duten eta bertako nekazariek ekoizten dutena erabiltzen dute jantoki horretan alde batetik ari gara sustatzen lehen sektorea beste alde batetik ari gara merketzen eskola jantokiaren prezioa eta ari gara egiten oso gauza garrantzitsua eta da ekoizletik kontsumitzailearengana dagoen tartea murriztea
faok berak errekomendatzen du gutxienez kontsumitzen dugunaren 50a izatea hurbilekoa eta gu momentu honetan bakarrik daukagu hurbil bakarrik kontsumitzen dugu hurbiletik 5a eta beste 95a hainbat kilometroetatik ekartzen dugu hona zergatik ez hasi kontsumitzen hurbiletik daukaguna hori da elikadura subirautzaren kontzeptua eta askoz ere atal gehiago dauzkana baina hori da bat aurrezten dugu garraioan aurrezten dugu energian aurrezten dugu kutsaduran eta gainera sustatu egiten dugu bertako ekonomia eta gure sektorea kontzeptu hori egiatan oso garrantzitsua da eta garatu beharrekoa hurrengo urteetan
finantza entitateei buruz zer esan ba gauza bera esan dezakegu entitate finantzieroei buruz erkidegoko herritarrek kutxetan metatu duten beraien aurrezkiekin beraien libretatxoetan 35000 milioi horiek zorian daude banku pribatura pasatzeko oso epe laburrean hemengo kutxek kontrola galtzen dutenean kutxabankekin eta galdu egingo dute kutxen legea eta europaren araudia indarrean ipiniko diren momentuan italian gertatu da hau italian prozesu bera gertatu da
lehenago egin zutena izan zen lehenago bereiztu alde batetik obra soziala eta beste alde batetik banku lana eta egin zutena izan zen fundazio baten bidez obra soziala utzi kutxen eskuetan eta oraingoz kontrolatzen zuten
gero ipini ziren lege berriak kapital pribatua sartu ahal izateko kapital pribatua sartu egin zen noski barrabarra
eta gero kapital publikoak egin zuena izan zen kutxek zeukaten kapital publiko apurra erosi eta azkenean gertatu zen banku pribatu bat guztiz pribatu bat obra soziala zeharo desagertuta
kutxabanken kasua benetan larria da bankarizazioaren aldeko apustua egin zen bai eta zaila da buelta ematea baina oraindik badago zeregina oraindik bildu behar dira legebiltzarrean bildu behar dira alde batetik kutxetako batzordeak eta guk proposatzen duguna da legebiltzarrean sortzea propio bereziki batzorde bat horren gainean oso azterketa sakona egiteko gure sistema finantzieroaz gure sistema finantzieroaz
hemen sakondu behar dugu zeren hemen ez badago diru iturri hori akabo akabo gure enpresek behar duten mailegu sorta hori behar duten mailegu lerro hori ez dute jasoko eta benetan oso egoera larrian egongo dira
euskal herriak behar du sistema finantziero indartsu bat eta legebiltzar honetan hasi gaitezke sortzen propio batzorde bat horren gainean hitz egiteko
zeren lehenengo zantzuak ikusten ditugu vital kutxak berak pasadan urtean pasatu da 15 milioitik 5 milioira obra sozialean hau da heren batera pasatu da hurrengo pausoa da guztiz desagertzea italian ikusi dugun prozesu bera edo nafarroan ikusi dugun prozesu bera
galera hirukoitza da ez dago inbertsiorik egiteko dirurik beharrizan handienak dauden garaian hau da diru gehien behar dugun garaian gastu sozialerako ez dago dirurik gastu sozialerako eta gero enpresek eta familiek ez dute behar duten mailegua
eta azkenik oso lazgarria den kontua eta gainera desjabetzeak eta gainera desjabetzeak ez dago onartzerik desjabetze bat gehiago bat ere ez
eusko jaurlaritzak iniziatiba hartu behar du bankuetxeekin mintzatzeko eta etxegabetu nahi diren familiei aukera emateko alokairu soziala izan dezaten
eta gero berriz ere egoera ekonomikoa hobetu egiten denean ba berriz ere heldu beraien hipotekari
hemen galdera bat sortzen da nola da posible erkidego autonomo honetan hamarkada batean 2001etik 2010era ehun eta 143000tik gora etxebizitza eraikitzea egoteaz hirurogeita 15000 etxebizitza hutsik eta aldi berean dauzkagu 100000 pertsona etxebiden pisu baten zain ez da ulertzen hemen zerbaitek ez du funtzionatzen
eta oraindik segitzen dugu hori guztia arautzeko legerik gabe erkidego hau da erkidego autonomiko bakarra beno ceuta eta melilla kenduta etxebizitzaren legea ez daukanik bakarra ceuta eta melilla kenduta
txarrena da gauzak egiteko estiloa estilo bera ikusi dugu supersuren ikusi dugu aeroportutan ikusi dugu pasaian ikusi dugu kutxabanken ikusi dugu euskaltelen erabakiak gutxien artean hartzen dira eta gero guztion dirua gastatzen da
galdera bat hau da gelditzen zaidan denbora orduan uste dut azeleratu beharko dudala
zorpetzea da egiten dugun laugarren proposamena arlo horretan baina adi zorpetu beharrezkoa den kasuetan hau da lehenik baloratu behar dugu zertan ordaindu behar diogun zorra estatuari eta gero hori erabaki ondoren pentsatu beharko dugu nola egingo dugun edo zertarako zorpetuko garen
ez da txarra jotzea –lehen aipatu dut– inbertsiorako europa bankura zorpetzeko baldin eta beharrezkoa bada hain zuzen ere estrategikoak diren proiektuetan sartzeko
horregatik hitz egingo dut orain kupoaz kupoa ezinbesteko erraminta delako burujabetza politikoa eta ekonomikorako uste dugu kontzertu ekonomikoaren batzorde mistoan negoziatu behar dugula berriro kupoa eta kupo horri ematen diogun aportazioa hareago ez bakarrik kontzertu ekonomikoa baita ere konbenioa nafarrako konbenioa eta lau herrialdeek lau instituzioek edo instituzio guztiek negozioatu behar dutela estatuarekin herri interesen ikuspuntutik
espainiak datorren urteak izango ditu 900000 milioi euroko zor publikoa hori zor publikoa zeren zor pribatua ere kontutan hartzen badugu orduan da 21 bilioi euro zor
gure kupoaren bidez barne produkto gordinaren 624a joaten da estatura eta hori bideratzen da batez ere zorra ordaintzeko eta gero bestelako gastuak gure ustez lehentasunezkoak ez direnak
beraz ez dugu ikusten egokia denik erkidego honi baliabideak kentzea espainiako zor publikoa ordaintzeko hemen gabezia horiek ditugun bitartean
horregatik negoziatu behar dugu estatuarekin eta bertoko instituzioek hemengo instituzioek beza edo iva arautu eta kudeatu behar dugula eta batez ere erabaki autonomikoak larriki baldintzatzen dutelako
eta hildo beretik hitz egin behar dugu ecofinen hartu behar genukeela parte bi lurralde edo lau lurralde historikoek eta bertan defendatu gure interesak
energia eredu energetikoa aldatzea bizi iraupen kontua da dagoeneko euskal herriak pairatzen duen dependentzia energetikoa ikaratzeko modukoa da kontsumitzen den energia da bakarrik 5a da hemen ekoiztutakoa eta beste guztia ekarri behar dugu
politika berri bat behar dugu hori zifra hori apurtzeko eta horretarako noski berriz ere benetako erabaki politikoak hartu behar dugu
noski energia lortzea horrek ez du esan nahi egin behar denik ez frackingik ezta ere garoñaren luzapenik bi jarrera daude eta edo bi eredu edo bi iharduera deitu nahi duzuen moduen energiari dagokiola
bata da jarrera ekonomizista ustiatu eta bestea da eredu energetikoa aldatzeko errespetu ikaragarria izatea ama lurrarekin eta modu inteligenteko batean modu azkarrago batean modu hobean erabili energia alternatiboak
aukera berdintasunaz hitz egingo dut ideia nagusia da ez dagoela kohesio sozialik ezta justiziarik ez badago aukera berdintasunik eta lehenago egingo dut egoeraren azterketa
nik uste dut jendarte edo gizarte baten egoera zibikoa neurtu egin daitekeela eta askatu egin daitekeela ikusita nola tratatzen dituen bere kolektibo ahulenak nola tratatzen dituen etorkinak gazteak emakumeak pobreak
egia esan niretzat beti suertatu zait mingarria sartzea emakumeak kolektibo baztertuen artean erdia baino gehiago izanda baina beno halako kontraesanak halako egoera bizi dugu oraindik ere kolektibo baztertuen artean sartu beharra
eta nik uste dut oraindik urrun gaudela gizarte parekide batetik ez dugu aukera bera eta maila berberera heltzeko lan bikoitza egin behar dugu
uste dugu feminismoak urtetan aldarrikatu dituen balioak aldarrikatu dituen lehentasunak eraman behar ditugula gizartera errespetuan oinarrituta eta aukera berdintasunean oinarrituta partekatu behar dira ardurak eta partekatu behar dira pribilegioak eta horretarako proposamen zehatzak aipatu nahi ditugu
arin noa ez dudalako ezer utzi nahi tintontzian eta hitz egin nahi dut hezkuntzaz eta hizkuntzaz eta gure ideia nagusia da hezkuntza eredu publikoaren eta propioaren alde lan egingo dugula
guk uste dugu eta hala da hezkuntza dela gizarte baten oinarria hezkuntza ez da bakarrik gure ikasleei ematea formazio akademiko bat hezkuntzaren bidez burutu egiten dugu balioen transmizioa gazteen formakuntza indartearen eredua eta pertsonen beraien garapen pertsonala
hezkuntza bestalde pentsamenduaren sorkuntzarako eremu naturala da eta sorkuntza hori hizkuntza baten bidez egiten da hitzen bidez pentsatzen dugu beraz zer nolako hizkuntza erabiltzen dugun hezkuntzan hori ez da nolanahiko kontua ez da kontu marginala
marko hirueleduna aspaldi ezarri zen baina azkenengo gobernu honetan beste koxka bat egin zaio horri eta hirugarren hizkuntzaren presentzia areagotu nahi izan denean txokoratu nahi izan da euskeraren presentzia
eta guk horretaz esan behar dugu guk defendatu egiten dugula eredu bat non ikasleak aterako zizkigun euskaldunak lehenik eta behin eta elehirudunak euskaldunak eta ele hirudunak eta hirugarren hizkuntza eta laugarrena sartzeak horrek ez duela berez ekarri behar euskarari eman behar zaion lehentasuna hain zuzen hori euskal herria euskararen herrian bizi garelako
beraz hezkuntzaren bidez sortu nahi ditugu belaunaldi euskaldunak belaunaldi solidarioak belaunaldi formatuak eta lagundu egingo dutenak gizarte solidarioago bat gizarte libreago bat egiten
zeintzuk dira gure proposamen zehatzak ba lehenengo eta behin uste dugu birpentsatu ebaluatu egin behar direla azkenengo urteetan martxan jarri diren proiektu batzuk esate baterako eskola 20 esate baterako aipatu berri dudan marko hiru eleduna esate baterako bakerako hezkuntza plana
birpentsatu behar ditugu berrikusi behar ditugu ebaluatu ikusi zer nolako emaitza eman duten eta hortik abiatuta ikusi nola segi aurrera hemendik edo handik hiru eremu horiei dagokiela
aseguratu behar dugu hezkuntza komunitateak parte hartuko duela prozesuan eta behingoz amaiera eman behar zaie murrizketei murriztu egin da hau da 2010ean 41 miloi gutxiago eskaini zaio atal honi 2011an 217 miloi gutxiago eskaini zaio eta aurten 24 miloi gutxiago hau da murrizketa bat beste baten gainean eta gainera ikasle kopurua igo egin da ikasgeletan hori ere murrizketa da
unibertsitateri buruz zer esan murrizketak egunero ikusten ditugu irakasle ez egonkorrei ezin zaie egin kontratu egonkorra hain zuzen ere partida presupuestaria nahikorik ez dagoelako aurrekontuek ez dutelako nahikorik
ezegonkorrei ezin zaie egin kontratu egonkorra hain zuzen ere partida presupuestario nahikorik ez dagoelako aurrekontuek ez dutelako nahikorik ematen
irakasleei egiten zaie kontratu partziala eta nahiago izaten da bi irakasle kontratu partzialak mantentzea irakasle bakarra kontratu osoaz baino zergatik askoz ere merkeagoa delako hau da prekarizazioa ikusten dugu egunez egun eta gainera dagoen arazo ikaragarria ikerkuntzan murriztu egiten badugu ez dugu galtzen bakarrik murrizketaren epean egiten ez duguna galtzen dugu aurreko urteetan egin izan dena eta galtzen dugu hurrengo urtetan egin litekeena
ikerkuntza ez da bakarrik garai bateko kontua continuum bat da eta hor etena egon ezkero galera ikaragarrizkoa da egin ez den hori berriz sartzeko urteak behar dira ezinbestekoa da murrizketa bat ere ez egotea ikerkuntzan gure herrian hain zuzen ere ikerkuntza horretatik elikatu egingo direlako gure eskolak eta elikatu egingo direlako gure tejido industrial hori ez da bakarrik ikasleen formazioa ez da bakarrik irakasleen formakuntza inbertsioak eta ikerkuntzak eragina daukate absolutoki gure gizarte osoan
kalitatezko hezkuntza nahi dugu ez zaigu horrenbeste inporta bikaintasuna baizik eta ekitatea ez dugu nahi eskola bat eta bakarra oso ona bikaina eta hamaika erdipurdikoak ez ekitatea behar dugu ekitatea eta guztiak izatea kalitatezkoak gure ikuspuntutik ezkerraren ikuspuntutik kohesio soziala oso inportantea da hori da lehenesten duguna kohesio soziala eta ez bikaintasuna
tendremos que hablar eta hitz egin beharko dugu euskal sistema lege propioaz haurreskola partzuergoaz hitz egin beharko dugu euskal curriculumaz hitz egin beharko dugu euskal lanbide heziketako legeaz eta hitz egin behar dugu nola sartu euskara lanbide heziketan hitz egin behar dugu gazteei buruz
gazteen problemak ez dira puntualak ez dira irlak ez da orain bere hezkuntza orain drogodependentzia orain etxebizitza orain langabezia gazteek behar dute globalitean sentitu gazteek beraiek hartu behar dute iniziatiba autogestiogintzarako bultzada eman behar diegu beraiek hartu ditzatela erabakiak eta beraiek eman baliabideak beraiek egin dezaten
legebiltzarrak eta eusko jaurlaritzak eskatu behar dute lomce legea erretiratzeko eta aplikatzen bada edo aurrera badoa ez aplikatzea erabaki beharko luke
partehartzea partehartzea guretzat helburu estrategikoa da
eta horregatik proposatzen dugu herritarren partaidetzarako eskola bat sortzea hain zuzen ere erakundeetako arduradun teknikoak eta politikoak trebatzeko eta herrialde ezberdinetako esperientziak trukatzeko eta badaude beste asmo batzuk interesgarrienak izan daitezkeenak aipatuko ditudanak pentsatzen joateko
esate baterako herritarren partehartze legea edo herri galdeketaren legea tresnak sortu behar ditugu partaidetza sustatzeko eta barkatuko didazue orain arinago banoa denbora ikusita ez dudalako ezer utzi nahi
baina bai aipatu nahi dut atal honetan puntu bat nire ustez interesantea dena hau da partaidetzaren puntuan herri ekimenek galdu zuten loteslearen izaera eta bai uste dut inportantea dela berriro ere errekuperatzea hori
uste dugu inportantea dela aukera egotea herri ekimen bat dagoenean aurrera eraman ahal izateko eta horren bidez hartzen den erabakia loteslea izateko eta beraz puntu hori aipatu nahi nuen
zer uste dugu eredu instituzionala eta administratiboari buruz eta hemen ere ideia nagusi bat plazaratu nahi dut eta ideia hori da neurri transizionalak bidekoak bitartekoak hartu behar direla subirautzaren bidean
garai berrietara egokitu beharra dugu iharduera politiko dinamikoa egin behar dugu iharduera gardena hurbila eta eraginkorra kudeaketa eredugarria ekarri nahi dugu legebiltzarrera uste dugu kontrol publikoa oinarria izan behar dela eta iruzurrarekin tolerantzia zero
lehen aipatu dut hasieran etxe honetako hormak kristalekoak bihurtu behar ditugu kristalezko hormak egin behar ditugu legebiltzar honetan gardena transparentea izateko sistema publikoa indartsua nahi dugu sistema publiko bat kapaz dena erantzun azkar bat ematen eta ekidin nahi ditugu saihestu nahi ditugu bikoizketak arlo guztietan bai administrazioan eta administrazio bakoitzaren barnean esan nahi dut eta administrazioen artean arintasun hori lortu nahi dugu hartueman hori erraztasun hori ez izateko oztopo eta ez izateko garestiago gaur egun dauden bikoizketa horiek
eta beraz horretarako uste dugu hausnarketa eta eztabaida egin behar dugula eta batez ere hartu behar direla erabakiak modu kolektibo batean beraz zein da gure proposamen zehatza
krisi ekonomikoa ez da berez gertatzen den zerbait ez da istripua ez da meteorologia fenomeno bat ez da kasuala pertsona batzuek hartutako erabaki baten ondorioa da eta krisiari aurre egiteko ere erabakiak hartu behar dira nolako erabakiak hartu horrek eragingo du edo krisian sakontzea edo hari buelta ematea
espainian okerreko erabakiak hartzen ari dira populazioa estutzen ari da defizit publikoa jaisteko erkidego honetan politika horiek kritikatu egiten dira bai baina gero bete egiten dira eta murrizketak azkenean berdinberdin aplikatzen dira ekonomia hondoratzen ari dena funtsean da finantziazio falta eta gastu publiko eza diru sarrerarik ez dagoelako
gastu publikoak bizkortu beharko luke ekonomia eta sektore estrategikoek aurrera egin beharko dute legebiltzarrean bi aukeren artean hautatu behar dugu gaur lau urtetarako gobernu burua aukeratzeko eredu bat da nik oraintxe aipatu dudana beste eredu bat oraintxe entzungo dugu eta ni seguru nago beste lehendakariak neurri zehatzak proposatuko ditugula krisialditik ateratzeko
neurri horiek kapitalaren aldekoak badira gureak egin du kapitalak bilatzen du diru metaketa kapitalak ez du errespetatzen amalurra ustiatu egiten du kapitalak egiten duena desoreka mantentzea ez zaio oreka interesatzen hain zuzen ere desorekan oinarritu egiten delako gure konpromezua da ezkerreko politika egitea lehenago justuagoa delako
ondoren bakarrik ezkerreko politikak bilatzen duelako pertsona guztiguztien bizi kalitatea
delako
ondoren bakarrik ezkerreko politikak bilatzen duelako pertsona guztiguztien bizi kalitatea hori da gure konpromezua hori da egiazko kalitatearen alde egitea pertsonei begira jartzea oraingo norabideari buelta emateko politika eta ekonomia 180 gradu biratzeko
horregatik gaude hemen eta arrazoi honengatik guztiengatik lan egingo dugu zintzo eta sendo lan egingo dugu buru askeak izateko beste eredu ekonomiko bat inplementatzeko hemen eta kalean zuekin eta herritarrekin herri libreagoa herri justuagoa herri alaiago bat egiteko
eskerrik asko zuen pazientziagatik zuen arretagatik eta lau hiru bi bat segundo gelditzen zaizkit
eskerrik asko
(txaloak)
eskerrik asko mintegi andrea
jarraian urkullu renteria lehendakari gaiak dauka hitza bere gobernu programaren ildo nagusiak azaltzeko gehienez 90 minutu
urkullu jauna zurea da hitza
legebiltzarburu andrea mahaikideak legebiltzarkideok jaunandreok egun on denoi
eusko legebiltzarraren x legealdi honi aurreko bederatzietan bidea ireki eta jorratu dutenen oroimen eta aitormen batekin eman nahi diot hasiera bederatzi legealdi hauetan gu guztiontzat herri hobea egiteko ideala partekatu duten emakume eta gizonak beren herriarekin konprometitu diren ordezkari publikoak bere onena eman dute euskadiren aurrerapen ekonomiko sozial eta kulturala bultzatzeko
legebiltzarkide jaunandreak dira puntu honetara ekarri gaituzten proposamen eta egitasmoak landu eztabaidatu eta adostu dituztenak herriaren zerbitzura egoteko bokazioa duten pertsonak besteen alde lana egin dutenak hiritarrak politikatik hain urrun sentitzen diren une hauetan kasurik gehienetan legealdia amaitzean herriaren zerbitzura lan egin izanak ematen duen poztasuna sentitu dute eta aldi berean seguru aski ez dute beren eskuzabaltasunaren neurriko esker onik jaso
gaurko honetan zerbitzu publikoaren garrantzia aldarrikatu nahi dut zentzu horretan bokazio politikoa elikatzen duen interes komunitario eta kolektiboaren garrantzia ekimen politiko bat bere egitekoa akordioak bilatzean oinarritzen duena gutako bakoitzak apur batean amore emanez denok izan dezagun aurrera egiteko aukera
denborak ematen digun ikuspegiarekin une ona da gu baino lehen izan diren legebiltzarkide
urkullu jauna barkatu momentu baten
mesedez kartelak gordeko dituzue mesedez eskerrik asko
urkullu jauna jarrai dezakezu
eskerrik asko legebiltzarburu andrea
gaurko honetan berriz diot zerbitzu publikoaren garrantzia aldarrikatu nahi dut bokazio politikoa elikatzen duen interes komunitario eta kolektiboaren garrantzia
ekimen politiko bat bere egitekoa akordioak bilatzen oinarritzen duena gutako bakoitzak apur batean amore emanez denok izan dezagun aurrera egiteko aukera
denborak ematen digun ikuspegiarekin une ona da –esaten nuen– guk baino lehen izan diren legebiltzarkideei oraingo euskadi hobea delako errealitate ukaezina adieraztea demokraziaren hasieran euskal erakundeak martxan jartzeko une hartan ezagutu genuena baino askoz hobeago
gaur x legealdi honen hasieran aukera hona da aurreko bederatzietan egon direnei eskerrik asko esateko
pertsona hauetako asko eta asko ez daude orain gure artean eta oroimen berezia eskaini nahi diegu pertsona hauetako batzuek beren haragi eta odoletan sofritu zuten terrorismoaren bortxa eta indarkeria heriotza mina etsipena eta ()bide gabe eta onartezina
biktima guztiak hildakoak sufritu zutenak beren sinesmen eta ideiengatik jazarria izan zirenak biktima horiek guztiek merezi dute gaur gure oroimen eta aitortza legebiltzar honen konpromezua merezi dute gertatutakoa sekula ahaztua izan ez dadin baina batez ere inoiz gehiago gerta ez dadin
honakoa da eusko legebiltzar honen aurrean aurkezten naizen unea lehendakari gai giza aurkezten naiz jaunandrea agurgarrion aurrean hurrengo lau urteotarako gobernu egitasmoaren lerro nagusiak aurkezteko
bidea hasteko ardura neureganatzen dut pairatzen ari garen egoera larria eskatzen digun premiarekin eta aldi berea irekitzera goazen bide honetan gu guztiok elkartu behar dugula argi jakinik
jabetuta nago planteatzen ditudan helburuen garrantziak berak derrigortzen gaituela akordioa hitza irekitzen dugun legealdiaren aurre aldean idaztera
honek jaunandreok akordioaren legealdia izan behar du ezberdinen arteko akordioaren legealdia halakoak garelako ezberdinak gara baina helburu giza partekatzen dugu euskadiren abantzamendua eraldaketa eta aurrerapena honek izan behar du akordioaren legegintzaldia euskal lur hau partekatzen dugun artean guk guztion artean euskadirentzako etxe berria eraiki dezagun
hona hemen beraz euskal autonomia erkidegoak euskadik orain hastera goazen ziklo politiko berrirako izango dituen erronka eta konpromezuak
konbentzituta nago bizi dugun errealitate politiko sozial eta ekonomikoaren diagnosi zuzen eta egokia dugula
gure inguruko errealitateak zailtasun ekonomikoak erakusten dizkigu europar herrialde askotan ongizate estatuaren zutabeak kolpatzen ari den krisi larria herri hauetan ezinbesteko ikusi dute erreskate ekonomikoa eskatzea atzeraldian daude murgildurik gorantz doan langabeziarekin eta hazkunderako neurriak martxan jartzeko inolako gaitasunik gabe